Su navegador no soporta JavaScript, o lo tiene deshabilitado. No podrá ver el menú de navegación. Para navegar, utilice el mapa de la web. Perdone las molestias.
JavaScript Menu, DHTML Menu Powered By Milonic

NINFA Euliz Arrantza Elkartearen jarduerak

NINFA Euliz Arrantza Elkarteak, berezkoa denez, jarduera batzuk egiten ditu, bazkidek eginda eta bazkideentzat, kanpokoentzakoak baita ere, aldizka egiten direla.

Ez da, baina, zerrenda itxia. Proposatu zerbait desberdina eta seguru egongo dela norbait interesatuta.


Arrantza Eskola

NINFA elkarteak eta Gueñeseko Udalak akordio bat egin zuten ibai-eskola bat gestionatzeko. Arrantza eskola baino gehiago izateko asmoa dugu.

Arrantzatzen erakutsi bai, noski, baita natur medioarekin eta bere errekurtsoekin errespetuz egindakoa ere, baina ibaia maitatzen ere irakasteko, berriro etorriko ez den ekosistema dela kontutan hartuz, bizitza ubide eta ez zaborrarena, bere fauna eta flora eta kontutan hartuz nola erlazionatzen garen berarekin.

Gueñeseko eskola jaurtiketa irakasten

gora

Lehiaketa sozialak

Urtero txapelketa sozial batzuk egiten dira, federazioren barne, elkartearen ordezkoak aukeratzeko federazioaren eulizko txapelketetan parte hartzeko.

Arrantza beti hil gabekoa egiten da.

Nahiz eta txapelketak izan, giro on eta lasai batean egiten dira, elkarrekin arrantzatzen ari diren lagun batzuena hain zuzen. Eta, auskalo!, txapelduna bazara, noraino hel zaitezkeen...

lehiaketa

gora

Arrantza eskola guneetan arrantzatzen

Urtero, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dizkigu baimena egun batzuk arrantza eskola batean arrantzatzeko, sarritan La Herrerako gunea izaten da.

Aitzakia ona errekan elkar ikusteko, eta arrantzatu pixkatxo bat, hil gabe , noski.

gora

Balmasedako Arrantza Astea

Balmaseda eta NINFAren arteko erlazio onaren barne, urtero parte hartzen dugu Balmasedako Arrantza Astearen antolaketan.

Honelakoetan ere, ibaia eta bere izakien aldeko errespetu erakusten, eta heriotza gabeko arrantza errebindikatuz, gure zaletasuna egiteko moduan, ibaia eta bere izakiak errespetatuz, amuarrainak batez ere, momentu txar batean daudela dakigu eta, geu guztion ardura eskatzen duela.

SEMANA VASCA Balmaseda, hitzaldia SEMANA VASCA Balmaseda, Zubian

gora

Hitzaldiak

Noizbehinka, elkarteak hitzaldiak antolatzen ditu, bazkideentzat baita kanpokoentzat, guri interesatzen gaituzten gaiei buruzkoak, arrantza eta bere mundukoak bezalakoak.

gora

Euliak muntatzeko ikastaroak

Demagun daukazula eskura irakasle partikular bat, zure erritmoan muntaketaren sekretu guztiak irakasteko gai, errazena zein zailena, edo azaltzen zaituela, pixkanaka pixkanaka, dendetan zein aldizkarienetan ikusten diren horrelako muntaketa konplikatuak...

Ba NINFAn daukazu. Euli onak muntatzen irakatsiko dizu, arrainei interesatzen zaienak eta arrainak harrapatzen dituenak. Dirua aurreztuko duzu eta arrantza gozatzeko beste era bat aurkituko duzu: harrapatu (eta askatu) arrainak zuk egindako euliekin, horrek ematen dizun gozoarekin.

Irakasle hori, astero daukazu prest, bakarrik deitu eta geratu. Dena den, beti dago jende gehiago interesatuta hark irakatsi ahal duen jasotzeko. Eta asko da!

gora

Jaurtiketa ikastaroak eta praktikak

Denbora pixka bat egon garenok arrantzaren mundu honetan, ondo dakigu gauzak zeharo aldatu direla. Amaitu ziren denbora horiek, nahiko zela edonola jaurtitzen luma multzo bat, korronte batean amuarrain bat harrapatzeko.

Gaur egun, amuarrainek asko exijitzen digute, batez ere jaurtiketan eta presentazioan maila tekniko on bat. Zenbat arrantzale desesperatzen dira EULIAren bila, konturatu barik bere arazoa presentazio eskasa dela!...

NINFAn, denboraldia amaitzen denean, elkartzen gara igandero aritzeko eta hobetzeko gure jaurtiketa-teknika, irakasle batekin, arrantzale handi eta famatuekin ikasita.

Gaur egun, arrantzale hobeago izateko medioz gain, jaurtiketa kontrolatu eta hobetzea satisfazio handia da, bakarrik eulizko arrantzak ematen diguna.

gora

Arrantza irteerak

Seguru sarritan gustatuko litzaizukeela lagunekin arrantzatzera joan, konpainia on baten joateko eta arrantza egun eder bat jasotzeko besterik ez bada ere. Edo nahi izango zenuke batekin joan arrantzatzen ezezagun ibai hartara, batez ere erakusten badizkizu txoko hoberenak...

NINFAn sarritan kontaktuak egiten dira arrainetan elkar joateko, edo informazioa aldatzeko (beste egunean zelako ondo horko ibai horretan, ordu hartan mugitu zirela, halako eulia jateko...).

gora

Afari-batzar informalak

Asteartero biltzen gara elkartean, elkar ikusteko helburuaz.

Arrantzari buruz hitz egin, elkar agurtu, zerbait hartzen dugu elkartearen tabernan eta antolatzen da afaritxo informal bat. Horretan, denetarik hizki mizki, baina beti pozik eta alegerez.

Ez larritu, arin goaz eta. 10:30etan edo etxera goaz, bihar lan egi behar dela eta.

gora

Elkartearen buletina

Aldizka, bidaltzen da elkartearen buletina, deialdiak jakinarazteko, artikulu baten bat interesgarriarekin, elkartearen azken berriak, eta abar.

gora

Lizentzi-gestioa

Gaur egun, internetek gauzak erraztu digute, eta Administrazioak ere hurbilago daukagu, baina oraindik ere, lizentzi batzuk lortzeko, denbora behar duzu, joan, eskatu, gero itzuli jasotzeko...

NINFAn autonomi batzuen lizentziak lortzen dira. Edonorentzako zerbitzu bat da.

gora

Gure lokala

NINFAk lokal bat dauka (alokatuta), eta han dauzkagu gure gauza guztiak, biltzen gara, daukagu bulegoa, bar zerbitzua (ondo beteta), mikro-uhinak eta kafetera bat ere. Lokal hau bazkide guztiek erabilgarri dago, nahi dutenean erabiltzeko, beti ondo erabiltzeko, noski.

Eta, seguru nago arrantzale batentzako interesgarriagoa izango dena, telebista, bideo eta DVD, eta interesgarri den liburutegi eta bideotegi bat daukagu, arrantzari, muntaketari, eta abarrei buruzkoa.

gora

GURE TXOKOA
Taberna gunea:
zona de bar
Liburutegia eta mahaiak:
biblioteca y mesas

Non gaude sigue el enlace


© NINFA Euliz Arrantza Elkartea
I.Z.K. G48712137
Badajoz 3, 48015 - Bilbao Valid HTML 4.01!