Ninfa Euliz Arrantza Elkarteak eskeintzen duen informazioa dohaineko zebitzu gisa eskeintzen du eta garantia gabeko, hau da, informazio zuzena emateko saiatu arren, gogorazi nahi dugu bakarrik administrazioek emandako informazioa dela baliogarria legalki.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza eta Arrantza Atala
Madariaga etorb., 1-1. solairua. Dptoa. 1 eta 2
48014-BILBO
Telefonoa: 94.4066852
Faxa: 94.4066899
Email: espacios.naturales.protegidos@bizkaia.net
Oficinas Comarcales Agrarias:
Lehen aldiz lortzeko, edo datuak aldatzeko, joan behar zarete Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza eta Arrantza Atalera, edo Lurraldeko Nekazaritza Bulegoetan (O.C.A). NANaren fotokopia bat eraman.
65 urte baino gehiagokoak: lizentzia dohainik duzue. Lizentia eskatu behar duzue (urtero) lizentzia Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza eta Arrantza Atalean, edo Lurraldeko Nekazaritza Bulegoetan (O.C.A). NANaren fotokopia bat eraman.
Adingabekoak: Adin nagusiko batek eskatu behar du, haietaz arduratzen duena. Ez da derrigorrezkoa adingabekoek NANa eduki behar.
Agiriak: Lizentzia eskatzen duen adin nagusiaren NANaren fotokopia. Adingabekoen aldetik: NANa badaukate, fotokopia bat. Bestela, familia-liburuaren fotokopia bat (umeari dagokion orriarena) eta fotografia bat (nortasun-agiri tipokoa). Eskatu behar dira Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza eta Arrantza Atalean, edo Lurraldeko Nekazaritza Bulegoetan (O.C.A).
Urtero berritu behar da, Bilbao Bizkaia Kutxaren edozein bulegotan dagokion tasa ordainduz.
Adingabekoen lizentziak berritzeko, batez ere bereko NANa ez badaukate, komenigarria da urte aurrekoa eramatea.
Eskaerak aurkezteko epea: azaroaren 2tik abenduaren 30era arte.
Lor ditzakezu eskaerak goiko helbideetan. Onartzen dira fotokopiak ere.
Eskaera deskargatzeko aukera duzu web honetan. Bialdu ahal duzu postaz (hobeto ziurtatuta).
Zozketa: 2006ko hirugarren astelehenean, 13 orduetan(zozketa publikoa).
2005-2006ko negurako, honelako esparru intetsiboak ditugu:
Cadagua, Ibaizabal, Nerbioi eta Atxuriaga.
Horien funtzionamendurako arauak hauexek izango dira:
Arrantzan egin ahal izateko aldia Cadaguako esparrua:
Ibaizabal eta Nerbioi esparruak:
Atxuriaga esparrua:
Baimenak ematea eta banatzea Denboraldi honetarako, baimenak denboraldia hasi baino astebete lehenago hasiko dira luzatzen. Arrantza-baimenak honelaxe banatuko dira: arrantzale bakoitzak bi baimen erabili ahal izango ditu, horietatik bat bakarrik izan daiteke Ibaizabal, Cadagua eta Nerboiko arrantza intentsiborako esparruetan larunbat, igande edo jaiegunetan arrantzan jarduteko; Atxuriagako esparruan baimen bakarra erabil daiteke. Esparru horretarako eta Aulesti II esparrurako baimena, 2005eko denboraldian esparru horretarako baimenik izan ez dutenek baino ezin dute eskatu, 2005eko irailaren 15era arte; esparru biak udaberrikoak dira.
Nolanahi ere, aurretik eskatutako baimena erabili arte ezin izango da besterik eskuratu.
Arrantza-esparruen mugak:
Cadaguako esparrua:
Ibaizabalgo esparrua:
Nerbioiko esparrua:
Atxuriagako esparrua:
Arrantzan egin ahal izateko egunak:
Harrapaketen kupoa:
Arrantzan egin ahal izateko ordutegia: goizeko 9,30etatik arratsaldeko 3,30etara bitartekoa izango da larunbat, igande eta jaiegunetan, eta goizeko 9,30etatik arratsaldeko 4,30ak bitartekoa lanegunetan.
Arrantza-esparrua jagoteaz arduratzen diren zaintzaileek,noiznahi arakatu ahal izango dituzte arrantzalearen poltsa eta ekipoak,baita ibilgailua ere.
Cadagua, Ibaizabal eta Nerbioiko esparruetan, 12 baimen emango dira lanegunetan eta 15 larunbat, igande eta jaiegunetan.
Atxuriagako esparruan 7 baimen emango dira, arrantzan egin daitekeen egun guztietan.
Cadagua, Nerbioi eta Ibaizabal ibaietako esparruetan hurrengo baldintzak bete beharko dira heriotzarik gabeko arrantzan aritzeko:
Cadagua eta Ibaizabaleko esparruetako debekuak:
2005erako araudia esteka honetan duzue.
Laburpen bat daukazue (balio duena da araudi ofiziala) orri pertsonal honetan (gaztelaniazko bertsio bakarrik dago): Bizkaian amuarrainetan|
© NINFA Euliz Arrantza Elkartea I.Z.K. G48712137 |
Badajoz 3, 48015 - Bilbao |
|
||