Ninfa Euliz Arrantza Elkarteak eskeintzen duen informazioa dohaineko zebitzu gisa eskeintzen du eta garantia gabeko, hau da, informazio zuzena emateko saiatu arren, gogorazi nahi dugu bakarrik administrazioek emandako informazioa dela baliogarria legalki.
Servicio de Conservación de la Naturaleza
c/ Rodríguez, nº 5-1º
39002 Santander (Cantabria)
Telefonoa 942 20 76 12
Lurralde Bulegoak:
Hiritarrekiko Arreta Ordutegia
Goizetan: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte. Joan baino arinago zehaztu ordutegia, Cantabriako Gobernuaren webgunean esandako ordutegia adierazten da, baina
Mendietako Zuzendaritza Orokorreko web gunean 9:00etatik 13:00ak arte bakarrik dela esaten baita.
Esango diren baino lurralde bulego baten bat badago, honelako Cantabriako Gobernuaren webgunean ikus daiteken arabera, baina
Mendietako Zuzendaritza Orokorreko web gunean ez dira agertzen, beraz ez ditut zerrendan sartzen.
Lizentzia lortzeko eskaeran adierazten denez, LIZENTZIAK EZ DIRA TRAMITATZEN EZ TELEFONOZ, EZTA POSTAZ ERE. SANTANDERREKO BULEGOAN (C/Rodríguez, nº 5-1º) ESKUDIRUZ ORDAINDU BEHAR DIRA, 9:00ETATIK 13:00RAK ARTEKO ORDUTEGI BARNEAN, ASTELEHENETIK OSTIRALERA. Horra hor.
Dena den, gogoratu NINFA Elkarteak eskaintzen duela Lizentzia ateratzeko zerbitzua edonorentzako (ez da beharrezkoa bazkide izan). Harremanetan jarri elkartearekin interesatuta bazaude. Gora Soberako baimenak eska daitezke astelehenetik ostiralera, 9etatik 13ak arte. Emango dira "Servicio de Conservación de la Naturaleza"-n eta "Consejería de Ganadería, Agricultura y Pesca"-ak dituzten lurraldeko bulegoetan, hauetako herrietan, hots, Gama, Ramales, Solares, Villacarriedo, Los Corrales de Buelna, Cabezón de la Sal, Potes, Nestares eta San Vicente de Toranzo.
Amuarrain esparruentzakoak ezin dira telefonoz erreserba egin, bai, ordea, izokin esparruentzakoak.
Gaur egun (2006ko urtarrilaren amaieran), ez dira zozketaren arauak argitaratu, edo nik behintzat ez ditut aurkitu. Argitaratzen direnean, web gune honetan jakinaraziko dugu.
Baina, bitartean eta idea bat egiteko, eskaerak aurkezten oi dira:
Eskaerak aurkezteko: Servicio de Conservación de la Naturaleza, c/ Rodríguez, nº 5-1º, 39002 Santander. Postaz ere bidali ahal dira (hobe ziurtatua). Eskaera eskuragarri duzu ezkerrean agertzen diren esteketan.
Eskaleen N.A.N.aren fotokopia bat erantsi behar zaio, eta, inportante, indarrean egonda eta argiak .
Eskaera bakoitzean 4 arrantzale gehienez aurkeztu ahal dira. Eskaeran agertzen diren arrantzale guztiek hartu behar dituzte esparru berdinak eta egun berdinetan ere.
Gora2006rako araudia honako estekan duzue. Debeku Agindua 2006ko urtarrilaren 26an argitaratu zen, 018 zenbakidun BOC-ean.
Laburpen txiki bat daukazu eskura, ohar hauekin:
Debekatuta arrantza denboraldiko ostegun guztietan eta ur kontinental guztietan, apirilaren 13a ezik, Ostegun Santua .
GoraHonelako arrantza ordutegiak ezartzen dira:
Betiko debekuen gain ( Ordena kontsultatu), adierazgarria da berriro debekatu dela amuzki naturala, amuarrainak harrapatzeko, Ason ibaian denboraldi guztian.
"Harrapatu eta askatu" tipoko esparruetan debekatuta dago amuaren garranga gabeko amuak bakarrik onartuko dira.
GoraArrain kupoa lortu ezkero, debekatuta dago arrainetan jardutea,"Harrapatu eta askatu" eran izanda ere.
GoraOrdenean ezartzen dira, 7. artikuluan, debeku bereziak eta debekatutako tarteak.
GoraOrdenaren II. Eranskinean izokin eta amuarrainen esparru zerrenda dago.
Gora|
© NINFA Euliz Arrantza Elkartea I.Z.K. G48712137 |
Badajoz 3, 48015 - Bilbao |
|
||