ARAUDIA CASTILLA Y LEÓN 2006
Helbideak
Arrantza Lizentzia
   Lortu
   Berriztapen
2007ko zozketa
Araudia
   Hasiera eta amaiera
   Arrantza egunak
   Amuzkiak
   Beste mugak
   EDS
   HG libreak

DESCARGAS
Lizentzia eskaera
Ordainketaren helbideratze
Esparru zozketa
Adobe (Acrobat) Reader behar da
consigue adobe reader

ARAUDIA CASTILLA Y LEÓN 2006

Ninfa Euliz Arrantza Elkarteak eskeintzen duen informazioa dohaineko zebitzu gisa eskeintzen du eta garantia gabeko, hau da, informazio zuzena emateko saiatu arren, gogorazi nahi dugu bakarrik administrazioek emandako informazioa dela baliogarria legalki.

Helbideak

Web gunea

Lurraldeko Zerbitzuen helbideak
Lurraldeko ZerbitzuaHelbidea Telefono Fax
ÁVILAPza. de Santa Ana, s/n
05071 Ávila
920355171
920355030
920355067
BURGOSJuan de Padilla, s/n
09071 Burgos
947281400
947281558
947237959
LEÓN Avda. de Peregrinos s/n
24071 León.
987296159 987296125
PALENCIA Avda. Casado del Alisal
27, 34071 Palencia
979715577
979715595
979715573
SALAMANCA Villar y Macías, 1
37071 Salamanca
923296049 923296041
SEGOVIA Pza. Reina Doña Juana, s/n
40071 Segovia
921417231 921417200
SORIA Mariano Granados, 1, pl. 6 y 8
42071 Soria
975236847 975231312
VALLADOLID Duque de la Victoria, 5
47071 Valladolid
983411079 983411090
ZAMORA Leopoldo Alas "Clarín",4
49071 Zamora
980559600 980526991

gora

Arrantzarako lizentzia

Lizentzia lortu

Lehen aldiz lortzeko, edo datuak aldatzeko, harremanetan jarri Lurraldeko Zerbitzu batekin.

Izan daiteke:

Edozein kasutan, hauetako datuak eman behar dira:izena eta bi abizena, NAN, helbidea, herria, posta kodigoa, lurraldea, telefono, jaiotza data eta zein lizentzia tipo eskatzen da.

Adengabekoak: Arrantza lizentzia lortzeko beharrezkoa da nortasun agiria izatea.

Behin eurek jaso duten eskaera, postaz bidaliko dizute autolikidazioa, entitate laguntzaile batean ordaintzeko (adibidez BANCO SANTANDER CENTRAL HISPANO edo CAJA DUERO, Bilbon bulegoak dituzte eta), balidatzen dizute lizentzia eta horrekin baliogarri bihurtzen da.

Begitu berrikuntza, beharbada interesgarri izango duzu ordainketaren helbideratze...

gora

Lizentziaren berriztapen

Berritzeko, Juntak bidaliko dizu etxera, urtearen hasieran, autolikidazioa bat lizentzia dituela. Dagokion entitate laguntzielan ordaindu, balidazio mekanikoa jarriko dizute, eta horrekin baliokoa duzu arrantzatzeko.

Juntak prestatu du sistema bat ere zure kontuan ordainketa helbideratzeko. Horrekin, kargua zure kontuan egingo dizute eta gero bidaliko dizute lizentzia. Oso eroso. Beste administrazio batzuk adibidetzat hartu behar izango luke...

Ordainketaren helbideratzea :

Modeloa bete eta bidali faxez edozein Lurraldeko Zerbitzura.Helbidatzeak ez du izango eraginik 60 egun baino arinago, beraz hurrengo urtekoa helbideratu, denboraz. Adi egon datuak zuzenak izateko.

Hauexek dira Junta beraren helbideak:

ENTITATE BANKARIA LAGUNTZAILEAK:

Gehiago eskuragarri Junta de Castilla y León-eko web gunean.

gora

2007ko esparru zozketa

Gaur egun (2005eko abenduaren erdian), oraindik ez dira argitaratu esparru zozketaren araudia. Arau horiek abuztuaren erdian edo argitaratzen dira. Daudenean, jakianaraziko dizuegu web gune honetan.
Baina, idea bat izateko, eskaerak irailaren erditik urriaren erdiarte aurkezten dira.

Bidali ahal duzu postaz (hobeto ziurtatuta). Eskuragarri daukazu eskaera .

Eskatzaileen NANaren fotokopia bat erantsi behar da, irakurgarria eta iraungitako ez diren NANak. Fotokopia ezin bada ondo irakurri edota agiria iraungitakoa bada, arrantzale horrek ez du parte hartuko zozketan.

Eskaera bakoitzean 4 arrantzale gehienez sartu ahal dira. Eskaeran agertzen diren guztiek eskatu behar dituzte esparru guztiak egun berberetan.

Bakoitzak egun desberdin batean joan nahi balu edo ez balute nahi denak batera joan, edo 4 arrantzale baino gehiagoko taldea bada, bete egizue eskaera bat arrantzale bakoitzarentzat, grapatu denak eta ipini goian nahi dituzuela zenbaki korrelatiboak.
Horrela, denak sartuko zarete batera zozketan, batek eskatu ahal izango ditu guztien esparruak, bakoitzak nahi duen egunean.

gora

Araudia

2006erako araudian esteka honetan duzue.

Laburpena egiten dugu, baina honelako oharrekin:

gora

Hasiera eta amaiera orokorra

Iparraldea (Burgos, Leon, Palentzia, Soria eta Zamora probintziak): Apirilaren lehen igandetik (2006ko apirilararen 2tik) 2006ko uztailaren 30era arte, biak barne, Ordenaren Eranskin I eta IIetan agertzen diren salbuespenekin.

HASIERAREN DATAREN SALBUESPENAK (Inportantenak)

BURGOS:

Atzeratzen da hasiera maiatzaren 1era arte ur hauetan:
   San Martín ibaia: Bere probintziako ibilgu guztia eta afluentetan.
   Valparaíso ibaia: Bere probintziako ibilgu guztia eta afluentetan.
   Pedroso ibaia: Bere probintziako ibilgu guztian.

Aurreratzen da hasiera martxoaren hirugarren igandera arte:
   Ebroko Urtegia: Bere hedadura guztian.

LEON:

Atzeratzen da hasiera maiatzaren 15era arte ur hauetan:
   Cares ibaia.- Bere probintziako ibilgu guztian.
   Sella ibaia.- ere probintziako ibilgu guztia eta afluentetan.

ARRANTZA AMAIERAREN DATAREN SALBUESPENAK

BURGOS:

Aurreratzen da amaiera uztailaren lehen igandera ur hauetan:
   Cadagua ibaia.- Bere ibilgu guztia eta afluentetan, Ordunte eta Artieta urtegietan ezik, uztailaren 31era arte arrantzatu ahal izango dela.
   Ubierna ibaia.- Bere ibilgu guztia eta afluentetan.
   Pedroso ibaia.- Casa de la Sierrako aintzinako bibero forestalaren zubitik Barbadillo de Herreros-eko zubiraino.
   Tejero ibaia.- Vallejimenotik Huerta de Abajora doan errepidearen zubitik Pedroso ibaian amaitu arte.
   San Martín ibaia.- Bere probintziako ibilgu guztia eta afluentetan.
   Valparaíso ibaia.- Bere probintziako ibilgu guztia eta afluentetan.

Aurreratzen da amaiera ekainaren hirugarren igandera arte ur hauetan:
   Trueba ibaia.- C-6318 errepidearen zubitik, Espinosa-Soncillo, Villalázara-ko zubiraino (Santurdeko esparrua).

Atzeratzen da amaiera abuztuaren 31era arte ur hauetan:
   Ebroko Urtegian.

Atzeratzen da amaiera irailaren 30era arte ur hauetan, abuztuaren 1etik aurrera heriotz gabeko arrantza bakarri eginez:
   Arlanzón ibaia.- Uzquiza Urtegitik azpira.
   Riaza ibaia.- Burgos probintzian duen bere ibilgu guztian.

Atzeratzen da amaiera urriaren 15era arte ur hauetan, irailaren 1etik aurrera heriotz gabeko arrantza bakarri eginez:
   Pisuerga ibaia.- Bere probintziako ibilgu guztian.

LEON:

Atzeratzen da amaiera abuztuaren 31era arte ur hauetan, abuztuaren 1etik aurrera heriotz gabeko arrantza bakarri eginez:
   Curueño ibaia.- Bere ibilguan, jaiotzetik Valdepiélago-ko esparruaren beheko mugara arte.
   Sil ibaia.- Las Rozas urtegitik behera Bárcena-ko urtegira arte.

Amaiera atzeratzen da urriaren 15era arte ur hauetan, irailaren 1etik aurrera heriotz gabeko arrantza bakarri eginez:
   Cea ibaia.- Villamartín de Don Sancho-ko zubitik Galleguillos de Campos-eko zubiraino.
   Esla ibaia.- Riañoko urtetitik behera eta haren ur bilduak.
   Porma ibaia.- Pormako urtegitik ur behekoak.
   Luna ibaia.- Morako zentralatik ur behekoak eta Barrios de Luna-ko urtegiko ur bilduak.
   Órbigo ibaia.- Bere ibilgu guztian, probintziaren mugaraino.
   Sil ibaia.- Bárcenako urtegitik ur behekoak eta haren ur bilduak.

Atzeratzen da amaiera urriaren 15era arte Pormako urtegiko heriotz gabeko tarte librean.

PALENTZIA:

Amaiera atzeratzen da abuztuaren 31era arte ur hauetan, abuztuaren 1etik aurrera heriotz gabeko arrantza bakarri eginez:
Pisuergako arroan:
   Rivera ibaia.- Heriotz gabeko tarte librean, Ruesgako urtegiaren hormatik Pisuergan amaitzen deneraino.

Atzeratzen da amaiera abuztuaren 31era arte ur hauetan:
   Carrión ibaia.- Ur guztiak, C-615 (Palencia-Riaño) errepideko Carrion ibaiaren gaineko zubitik, Velilla del Río Carrión herritik pasatzerakoan.
   Pisuerga ibaia.- Resoba ibaia eta Pisuergako ur-bateratzetik behera..

Atzeratzen da amaiera abuztuaren 15era arte ur hauetan, irailaren 1etik aurrera heriotz gabeko arrantza bakarri eginez:
   Carrión ibaia: Esparruak, Carrion ibaiko Kirol-Sozial Gunea eta Carrioneko Heriotz Gabeko Tarte Librea, haiek denak Compuertoko urtegitik behera egonda.
   Pisuerga ibaia: Quintanaluengos-eko esparrua.

gora

Arrantza egunak

Tarte libreak amuarraindunak ez izendatuak:

Egunero. Ur hauetan, amuarrainak arrantzatzeko sasoian, astelehenetan eta ostegunetan arrapatzen diren amuarrainak berehala askatu behar dira.

Tarte libreak amuarraindunak izendatuak:

Egunero, astelehenak ezik, jai egun (nazionala zein autonomikoak) ez badira.

Ostegunak, "arrantza eguna" bezala onartzen dira, baina izokinkideak hil gabe arrantzatu ahal dira bakarrik, jai egun izanda ere, eta berehala askatu behar dira arrapatutako izokinkide guztiak. Egun hauetan, salbuespena barik, kontutan eduki behar da amuzki onartuta bakarra eulia dela (amuzkien idatz-zatian ezartzen diren salbuespenak ezik) eta heriotz gabeko amuekin (garranga gabekoak) eta ez direla onartzen amu bat baino gehiagoko streamerrak, eta bere amua ere heriotz gabekoa ere izan behar da.

Esparruetan: bakoitzaren araudiaren arabera.

gora

Amuzkiak

  1. Amuarraindunak izendatuta ur guztietan ez dira onartzen euli artifizialakin egindako apareiuak beruna nailon edo arrantzatzeko harian jarrita badago.
  2. Amuarraindunak izendatuta ur guztietan, hil gabeko egunetan, amuak garranga gabekoak izan behar dira. Gainera, egun horietan ez dira onartuko amu bat baino gehiagoko streamerrak, eta bere amua ere heriotz gabekoa izan behar da edozein kasutan.
  3. Amuarraindunak izendatuta uretan, eta hil gabeko egunetan, bakarrik onartuko da euli artifiziala, bere barietati edo muntaketa guztietan. Dena den, izokinkide Kirol-Sozial Gunetan, izokinkide hil gabeko tarte libreetan eta VIgarren Eranskinean horrela onartzen diren esparruetan, amu bakarrako koilara erabil daiteke. Beste esparruetan, bakoitzaren araudia kontutan eduki behar izango da (VI. Eranskina). Dena den, kasu guztietan kontutan eduki behar da puntu 1. eta 2.nean ezartzen dena.

gora

Gomendioak eta beste mugak

gora

Kirol-Sozial Guneak.

Libre geratzen diren egunetan arrainketa egitea eta erabilerarerako baimena emateko baldintzak, bere banaketa eta lehentasunaren kriterioak, bereziki arautuko dira. Araudia hau ateratzen da apirilaren hasieran. Argitaratzen denean, esango dizuegu. Adibidetzat, hona hemen 2005ekoa.

Esandako guneetako arrantza, izokindide zein ziprinidoak, egingo da beti hil gabe, eta beraz, harrapaketa kopurua hutsekoa izango da beti, izokinkide kirol-sozial guneentzako Ordenaren artikulu 5.1.eko d.3. puntuan ezartzen dena ezik (izokinkide ez diren beste arrainen harrapatzea baimentzen du, Ordenean neurri eta kopuru ezartzen diren mugekin).

III. Eranskinean kirol-sozial guneetako zerrenda duzue. Eta Juntaren Web gunean, jendearentzako eskuragarri dauden egunak ikus ditzakezue.

Kontutan edukizue gune batzuetan (Leoneko batzuetan adibidez) baimen berezi bat atera behar dela arrantza egiteko!!

gora

Hil gabeko tarte libreak

VII. Eranskinean daukazue zerrenda bat.
Dena den, gogoratu:

gora


© NINFA Euliz Arrantza Elkartea
I.Z.K. G48712137
Badajoz 3, 48015 - Bilbao Valid HTML 4.01!